XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baziren han eskriba batzuk eserita, beren barnean hau ziotenak: Zergatik hitz egiten du honek horrela? Birao esaten ari da. Zeinek barka bekatuak, Jainkoak izan ezik?

Jesusek ordea, zer ari ziren pentsatzen ezagutuz, esaten dio elbarriari: Zeuri esaten dizut: Altxa, har ezazu zeure ohatzea, eta zoaz zeure etxera. Baziren han, ordea, eskriba batzuk eserita, beren baitan honela ziotenak: Zergatik hitz egiten du honek horrela? Biraoka ari da. Nork barka ditzake bekatuak, Jainkoaz kanpo?

Jesusek, izpirituz ezagutuz zer pentsatzen zuten haiek, hauxe esaten die: Zer pentsatzen ari zarete zeuen barrenean? Zer da errazago: elbarriari esatea: barkatzen zaizkizu zeure bekatuak, ala esatea: Altxa, har ezazu zeure ohatzea, eta habil?

Jakin ezazue, bada, gizonaren Semeak baduela lurrean poderioa bekatuak barkatzeko, esaten dio elbarriari: -Zeuri esaten dizut: Altxa, har zeure ohatzea, eta zoaz zeure etxera.

Eta berehala altxa zen; eta ohatzea harturik, jaiki egin zen denen aurrean, denek Jainkoa goratzen zutela, esanez: Ez dugu sekula holakorik ikusi.

Segituan, honen ondoren datorren pusketan, Mateo apostulu eta ebanjelariaren konbertsioa kontatzen zaigu.